eLiburutegia

Zer da eLiburutegia?

Liburu elektronikoen doako zerbitzua da, Euskadiko liburutegi publikoetako bazkideentzat zuzenduta dagoena.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko zerbitzua da.
eLiburutegia |
  • eLiburutegian alta eman ezazu
    Bete honako eskabidea eta eramn zure liburutegira.

Genero guztietako 10.000 izenburu baino gehiago eta argitaratutako azkeneko nobedadeak.

Euskarazko Liburu elektroniko guztien eskaintza digitala barne.
eLiburutegia. Lee en tu dispositivo
Eskatu zure sarbide-gakoa

Joan zaitez hurbilen duzun liburutegira eta zure gakoak eskatu. Oraindik bazkidea ez bazara bertan egingo dizute txartela.

eLiburutegia. Completamente gratis
Doan

eLiburutegian liburu elektronikoak mailegatzea ez zaizu euro bat kostatuko. Eta etxetik irten gabe!

eLiburutegia. Desde tu ordenador o tablet
Edozein gailutatik

Zure ereader-etik, tabletatik, ordenagailutik, telefono mugikorretik irakurri dezakezu bai Interneterako konexioarekin bai konexiorik gabe ere.

Nola hartu liburu elektroniko bat maileguan?

Lehenengo eta behin liburutegiko txartela izan behar duzu eta liburutegian sarbide-gakoak eskatu. Oraindik inongo liburutegiko bazkidea ez bazara, eskabidea inprimatu eta zure etxetik hurbilen dagoen liburutegira joan zaitez.

Zenbat izenburu mailegatu ahal ditut?

Gehienez hiru liburu hartu ahalko dituzu maileguan aldi berean. Gainera, interesatzen zaizuna mailegatuta badago erreserbatzeko aukera duzu edo erabilgarri ez dauden beste batzuk eskatu ditzakezu ere.

Badaukat nire liburuak Kindle gailuan irakurtzerik?

Ez. Liburu elektronikoak edozein nabigatzaile, sistema eragile eta irakurketa digitaleko gailu erabilita irakurri ahal dira, Kindle sistemarekin salbu. Amazonek ez du aukera hori ematen beste gailuekin bateragarria ez den sistema propioa erabiltzen duelako.

Liburu elektroniko bera gailu ezberdinetan irakurri dezaket?

Mailegatutako liburu elektronikoa eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean 21 egunetan zehar. Beste 21 egunetarako berriro mailegatzeko aukera izango duzu, irakurtzen bukatzeko denbora gehiago behar baduzu.

Zalantzarik al duzu?
Bidali iezaguzu @eLiburutegia_ edo idatzi
liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera eta erantzungo dizugu.
Nahiago baduzu, kontsulta ezazu zure liburutegian.

Background Image

10.000 izenburu baino gehiago eskuratu.

Erregistratu orain!